'Cabaret Chihuahua' ikusi ahalko da berriro datozen asteetan
Hilaren 12tik urtarrilaren hasierara arte eskainiko dituzte saioak. Erreserbak egin ahal dira. Ondarroako eta Gernika-Lumoko bi aktorek parte hartuko dute oraingoanBeste behin ere Cabaret Chihuahua ikusteko aukera edukiko dute herritarrek Bilboko Pabel...
Hilaren 12tik urtarrilaren hasierara arte eskainiko dituzte saioak. Erreserbak egin ahal dira. Ondarroako eta Gernika-Lumoko bi aktorek parte hartuko dute oraingoan
Beste behin ere Cabaret Chihuahua ikusteko aukera edukiko dute herritarrek Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean. Oraingoan, baina, Ugaitz Alegria eta Mitxel Santamaria Ondarroako eta Gernika-Lumoko aktoreek parte hartuko dute ikuskizun arrakastatsuan. Izan ere, Iñaki Maruri aktore ondarrutarra Madrilen dago, La viuda alegre musikalarekin.2013ko Bilboko Aste Nagusian estreinatu zuten Cabaret Chihuahua. Eta ordutik hona, ikuskizuna fenomeno bat bihurtu da. Izan ere, saioak behin eta berriz eskaini badituzte ere, gehienetan sarrera guztiak agortu dira. Iñaki Maruri aktore ondarrutarra eta Mitxel Santamaria gernikarra izan ziren lehenak musikal ospetsuan parte hartzen; ikuskizuna sortu zenetik izan dira parte hartzaileak. Maruri, gainera, musika zuzendaria ere bada. Horiei, gero, Ugaitz Alegria ondarrutarra gehitu zitzaien. Datozen saioetan Marurik antzezten duen pertsonaia Adrian Garcia de los Ojos aktoreak beteko du.
Orain, publikoak nahi duelako, berriro ere ikuskizunari helduko diote.
Abenduaren 12an hasi eta urtarrilaren 10era bitartean, hamahiru saio eskainiko dituzte.