Onintza Enbeita Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan EH Bilduren kongresurako Bizkaiko zerrendaburua da. Irantzun Varela, ostera, Senaturako Bizkaiko zerrendaburua da. Biak Lekeition egon ziren zapatuan [abenduak 5]. Azkue aretoan, herritarrekin batera, solasaldia egin zuten bi hautagaiek. Denetariko gaiak landu zituzten eta herritarrek galderak egiteko aukera izan zuten.
Onintza Enbieta eta Irantzu Varela, Lekeition. Argazkia: Goio Urkiaga.