Gabonetako janari bilketaren azken eguna izan da gaur [abenduak 12] Mutrikuko Elikagai Bankuarentzat. Eta oraindik bildutako kilo guztiak zenbatzeke badituzte ere, herritarren erantzuna “ona” izan dela esan dute elikagai bankuko kideek. “Mutrikuarrak oso solidarioak dira, eta eskertzekoa da hori”.
Urtean bi aldiz egiten du janari bilketa Mutrikuko Elikagaien Bankuak, malenetan eta Gabonetan. Batean zein bestean, “emaitza oso onak” lortzen dituztela diote elikagaien bankuko boluntarioek.
Bedaratzi pertsonak osatzen dute Mutrikuko Elikagaien Bankua, alegia, bederatzi boluntariok. “Gustura lan egiten dugu”. Europako Bankuak ematen duenarekin eta urtean egiten dituzte bi bilketekin, beharra duten familiek urte osoan poltsatxoa jasotzeko aukera izaten dutela diote. “Ez dira bakarrik etorkinak janari poltsak jasotzen dituztenak. Izan ere,
beharrizana duten eta jatorriz bertokoak diren familiek udaleko gizarte langileengana jo behar dute. Eta harek bideratzen du dena. Gauzak ondo kontatu behar dira. Laguntza guztientzako da”.

Mutrikuko Elikagaien Bankuko kideak.
Baina boluntarioen
lana ez da bakarrik urtean bi aldiz egiten diren janari bilketara mugatzen. Izan ere, jasotzen dutena eta Europako Elikagaien Bankutik datorren janari multzoarekin, bildutakoa asko izaten da. “Familia bakoitzari, esaterako, hamabi lenteja pakete, hamabi garbantzu pakete… tokatzen zaio. Baina, nork dauka etxean hori guztia sartzeko lekua? Guk egiten duguna da urte osoan zatikatu. Eta saiatzen gara, hilero, familia horiei poltsatxoa ematen”.
Lan ederra egiten dute boluntarioek, eta
barrutik ateratzen zaie. “Pozik sentzitzen gara egiten dugunarekin”. Eta bederatzi badira ere, beharrizan egoera daudenek ere laguntzen dietela azaldu nahi izan dute. “Gurenaga etortzen dira eta elikagaiak Bergarako biltegira eroateko prest daudela esaten digute. Orain, Gabonetako bilketan ere, hori gertatu da”.
Ekarpena egiten duten herritarrei ere
esker ona adierazi nahi izan diete elikagaien bankuko kideek. “Eskerrik asko guztiei”.