Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lea-Artibai Amankomunazgoak "herrien arteko elkarlana" bultzatuko duela esan du EH Bilduk

Asier Alkorta
Berriatua,Etxebarria,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2015/12/15
Koalizioko kideek jakitera eman dutenez, EH Bilduren izaera da gizarte eragileekin eta herritarren parte hartzearekin elkarlanean aritzea. “Ondorioz, Amankomunazgoaren kasuan, herrien arteko harremanak sendotzeko apustua egigno dugu, programa bateratuen alde lan eginez”. Aurretik, Lea-Artibai Amankomunazgoa EAJren gidaritzan egon denean, koalizioak “programa sendoak” landu zituela jakitera eman dute. “Horrez gain, denei egin genien gonbitea”. Bide horretatik, gizarte zerbitzuetan “urratsak emateko gai izan” zirela azaldu dute. Eta oraingoan ere, jeltzaleei zein talde independienteei euren ekarpenak egiteko eskua luzatu dietela diote. “Hori da eskualdearen alde egiteko bide zintzoena eta seguruena”. EAJk joan den astean esandakoari erantzun nahian, koalizioko kideek esan dute eurentzako batzordeak direla gai guztiak lantzeko “gune naturalak”. Bide horretatik, abenduan Amankomunazgoan egindako osoko bilkuran ondokoa proposatu zutela jakitera eman dute: “Amankomunazgoko egituretan ordezkari bakarra duten herrientzat, oposizioan daukaten alderdietako ordezkariei ere batzordeetan parte hartzeko aukera ematea”. EH Bilduko ordezkarientzako Lea-Artibai Amankomunazgoak “asko egin dezake herrien alde: erakundeen aurrean, herri bakoitzera gehiago hurbilduta, zernbitzuak hobetuz…”. Hori guztia egiteko, baina, lehendakariak, alderdi batekoa zein bestekoa izan, dedikazio osoa behar duela diote. “Dedikazioaren alorrean EAJren oztopoa eduki badugu ere, aurrera egin dugu, benetan balio duena baita herritarrentzat lanean jartzea, denborarik galdu gabe”. Bide batez, legealdian landuko dituzte helburu nagusiak zeintzuk izango diren jakitera eman dute: batzordeak martxan ipini, programa “onuragarriak” adostu eta aurrera eraman, herrien arteko giro ona eta lankidetzakoa sustatu, Lea Ibarrarekin zubiak eraiki, udalen zerbitzuen arteko sarea sendotu, herriengana hurbiltzeko bideak bilatu eta garapen sozio-ekonomikoa ahal den eta eremu gehienetatik lantzeko aukerak jorratu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.