Hitzordua martitzenerako daukate jarrita,
19:00etan, Ikusgarri zinema aretoan (Otxoa Urkiza, 2). Horretan, Musikaia musika eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua eskainiko dute. Zehatz esateko, musika eskolako
hainbat taldek parte hartuko dute emanaldian: musika tresna ezberdinez osatutako taldeak, koralak, koral txikiak eta eskolako ikasle txikienek ere bai (musika tailerrean parte hartzen dutenak).

Musikaiako ikasleek ekaintzean eskainitako kontzertuko irudiak. Argazkia: Musikaia
Emanaldia doakoa izango da eta Ikusgarriko ateak 18:45ean zabalduko direla jakitera eman dute Musikaiako ordezkariek.
Horrela ba, herritarrei martitzenean [abenduak 22] Ikusgarrira gerturatzeko gonbita egin nahi izan diete musika eskolako kideek.

Musikaiako ikasleek ekaintzean eskainitako kontzertuko irudiak. Argazkia: Musikaia