Beste behin ere, taldeko kideek 09:00etatik 12:30 bitartean Usotegin beharrean jarraitzeko hitzordua jarri dute zapaturako [abenduak 19]. Usotegi parkean elkartuko dira, orain arte egin modura. Ondoko lanak egingo dituzte: konposta gune berria seinalizatu, eraikin barruko hormak margotu, landareak ureztatu eta jorratu, hazi haztegiak prestatu, belarra moztu eta uzta batu eta banatu.

Lekitto Bedarreko kideak, Usotegin beharrean. Argazkia: Lekitto Bedarra
Beste alde batetik, joan den asteko zapatuan, erabiltzaileen eskariei kasu eginez, Lekitto Bedarreko kideek konposta gunean aldaketak egin zituzten. Bide beretik, astero konposta eramaten duten herritarrei esker ona adierazi nahi izan diete taldeko kideek. “Zoriontzeaz gain, euren hondakin organikoei erabilera jasangarri bat ematen jarraitzeko orain arteko bidetik jarraitzeko animatu nahi ditugu”.

Taldeko kideak, Usotegin. Argazkia: Lekitto Bedarra