Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gogora arazi du, kriseiluek eta bestelako
suzko objektuek suteak eragin ahal dituztela. “Nahiz eta objektu horrek leku libre batean aireratu, haize epelarekin, objektu horiek distantzia handiak egiten dituzte eta suteak eragin ahal dituzte”.
Suzko kriseiluak
Gabonetan horrelako elementuak “asko” erabiltzen direla esan du Segurtasun Sailak. Horrez gain, Euskalmet euskal meteorologia agentziak iragarri du
Gabonetan antizikloia egongo dela eta
hegoaldeko haizea egingo duela;
hezetasun maila ere
baxua izango da eta
tenperaturak nahikoa altuak izango dira.
Objektu horiek ez erabiltzeko eskaera egiteaz gain,
Foru Aldundiek suteak egitea debekatu dute; ezingo dira objektu zaharrak erretzeko suteak egin.
Beste alde batetik,
piroteknia elementuekin kontu handiz ibiltzeko eskaera egin dute. Izan ere, sasoi honetan asko erabiltzen dira. Aipatu materiala kontuz erabiltzeko gomendioarekin batera, piroteknia produktuak
baimendutako salmenta postuetan erosteko eskatu dute. “Horiek gainera, ez dira inoiz berdeguneetan erabili behar, ez eta etxebizitza barruan. Adin txikikoek ez dute horiek erabili behar eta inoiz ez dira piztu behar inori kalte eragin ahal dioten lekuetan”.
Txupinak eta antzeko objektuak botatzerakoan, ostera, euskarriak erabiltzeko eskatu dute.