Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irati Gaztelurrutia: "Gizartea estereotipo batzuen arabera dago antolatuta, eta nik ez ditut onartzen"

Asier Alkorta
Ondarroa
2016/01/06
Soziologia ikasketak egin ostean, orain, Gizarteratzea ikasten ari da Irati Gaztelurrutia Solabarrieta ondarrutarra (Ondarroa, 1991). Ideiak argi-argi dituen emakumea da, eta orain, “estereotipoen aurka egiteko”, modelo lehiaketa baten parte hartzen ari da. Zelan sartu zinen moda munduan? Zaletasunak eraginda? Egia esan aldarrikapen puntu bat dago guzti honen atzean. Gizartea estereotipo batzuen arabera dago antolatuta eta nik ez ditut estereotipo horiek onartzen. Horri aurre egitea izan da nire asmoa. Horrez gain, ausardia erakutsi eta zarata egin nahi izan dut. Bi helburu horiei jarraituz egin izan ditut argazki saioak. Eta casting-era ere arrazoi horiengatik aurkeztu nintzen.
Irati Gaztelurrutia

Irati Gaztelurrutia

Estereotipoak hautsi nahi izan dituzu, beraz. Hori da, zalantza barik. Azken finean, beste ikuspegi bat ematea da kontua. Erakusten diren estereotipoen aurrean guk beste argi bat daukagula erakutsi nahi izan dut. Zure ingurukoek zer esaten dizute? Zer nolako erantzuna jaso duzu? Oso harrituta geratu naiz. Jendea oso pozik agertu da eta babesa eman didate. Hasiera baten pentsatu nuen casting txiki batera aurkeztea zela dena. Eta azkenean, hori zabaldu egin da eta erantzuna oso ona izan da; jendea oso hurbil sentitu dut. Nola edukitzen duzu casting-en berri? ModelosXLren casting-a lehendabizi egiten dudana da. Aurretik pare bat argazki saio-eta egin izan ditut baina ez naiz inora aurkeztu izan; hasiberria naiz. Facebook bidez jakin nuen casting-a egitera zihoazela.
I.Gaztelurrutia. Argazkia: Photos PGC-Pili Garcia

I.Gaztelurrutia. Argazkia: Photos PGC-Pili Garcia

Zertarako izan da casting-a? ModelosXL-k Espainiako Estatu mailan hamabi hiriburutan egiten ditu casting-ak, tartean Donostian. Eta ni horra joan nintzen. Lehiaketa bakoitzean, 30 bat emakume aukeratzen dituzte (hilabete bakoitzak dituen egunak beste). Kasu honetan (urtarrila), beraz, 31 emakume. Gero, ModelosXL webgunearen bitartez, bozketa bat egiten da, hurrengo hileko lehenengo hamabost egunetan. Eta horretan, herritarrek eman ahal dute botoa eta gustukoen duten modeloa aukeratu; bakoitzak egunean behin eman ahalko du botoa. Hilero, beraz, emakume bat aukeratuko du publikoak. Eta hilabete bakoitzeko irabazleek zer egiten dute gero? Gero, hamabi emakume horiek Espainia mailan egingo den lehiaketa baten parte hartuko dute, epaimahai batekin eta abar. Nik uste otsailaren 1etik aurrera eman ahal zaiela urtarrileko modeloei botoa, ni tarteko. Azken finean, ModelosXL ez da agentzia bat eta lehiaketa honen helburua zarata ateratzea da; asmoa da moda munduko estereotipoen aurka egin eta bestelako irudi bat erakustea.
Gaztelurrutia, argazki saio baten. Argazkia: Photos PGC-Pili Garcia

Gaztelurrutia, argazki saio baten. Argazkia: Photos PGC-Pili Garcia

Aurrera begira, noraino heltzea gustatuko litzaizuke? Momentuz pozik nago, eta ez daukat helburu zehatzik. Probatzeko joan nintzen casting-era, eta begira orain. Nik mundu honen barruan dagoena ikusi nahi izan dut. Hona aurkezten garen neskok ere gauza bera jakin nahi izan dugu. Gainera, guztiok gaurza bera pentsatzen dugu: ez garela gizarteak ezarritako mugak onartzen ez dituen bakarrak eta edertasunaren kanona oso nahastuta dagoela. Horixe izan da nire asmoa, ikustea eta abentura hau bizitzea. Gero, datorrena datorrela. Leihoa, beraz, zabalik utziko dugu. [Kar-kar-kar] Hori da.
Irati Gaztelurrutia. Argazkia: Photos PGC-Pili Garcia

Irati Gaztelurrutia. Argazkia: Photos PGC-Pili Garcia

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.