McOnak talde lekeitiarrak bi saio eskainiko ditu asteburuan Espainian
Urtarrilaren hasieran taldeko kideek sare sozialetan iragarri legez, «kontzertuz betetako hilea» zeukaten aurretik eta lehenengo kontzertua bihar [urtarrilak 8] izango da, 23:00etan, Oviedoko Lata de Zinc aretoan.
Zapatuan [urtarrilak 9], ostera, musikari lekeitiarrek Galizia bisitatuko dute. Zehatz esateko, Vigoko La Fabrica de Chocolate aretoan eskainiko dute emanaldia, 22:00etan. Horretan, gainera, Skandalo GZ taldeak ere eskainiko du emanaldia.
Eta behin bi emanaldi horiek eskaini eta gero, hurrengo kontzertuak Euskal Herrian izango dira McOnak-ekoak: Gasteizen eta Gernika-Lumon.
Gasteizen hilaren 22an egongo dira, Skakeitan taldearekin batera, Jimmy Jazz aretoan.
Gernika-Lumon, ostera, urtarrileko azken kontzertua eskainiko dute: hilaren 23an, Iparragirre rock elkartean.
Behin emanaldi horiek eskaini eta gero, beste horrenbeste ere eskainiko dituzte datozen hilabeteetan.