Xistera Euskal Herriko Xistera Kluben Kirol Klubaren aurkezpena egingo dute urtarrilaren 9an, 11:30ean hasita, Markina-Xemeinen. Aurkezpena egiteaz gain, Xisterak pauso garrantzitsua emango du egun horretan: Euskadi Euskal Pilota Federakuntzaren eskutik, klubak zesta-punta harrobitik berpizteko lehenengo bultzada emango du. Egiteko hori, baina, Euskal Herriko
herrialde guztietako kluben babesagaz egingo du Xisterak. Eta otsailetik aurrera hasiko duen ibilbide berrian guztiak batera joango dira. “Gauza historikoa lortu da”, diote partaideek.
Hain zuzen ere,
otsailetik aurrera, urte osoa iraungo duen zirkuitu bat ospatuko da, eta horretan, klub guztiek parte hartuko dute.
Urtarrilaren 9an, beraz, Markina-Xemeingo Uni frontoia gertakari historiko horren lekuko izango da. “Ilusio handiz sortutako proiektua da Xistera, eta hainbat pertsonek, besteak beste politikoek, bultzatu dute”.
2015eko maiatzean zesta-punta eskolen egoereran berri emateko Markina-Xemein eta Mutrikuko pilotari, zesta-punta eskola, Euskadiko Pilota federazioko ordezkariak eta pilotarien senideak Unin egindako agerraldia.
10:15ean, Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako Nafarroako Gobernuko eta 16 udaletxetako
ordezkariei harrera egingo diete, Markina-Xemeingo
udaletxean. Erakunde horiek, hain zuzen ere, izan dira egitasmoa babestu dutenak.
Behin babesleei harrera egin eta gero,
11:30ean,
ekitaldi handia hasiko da
Uni frontoian. Lehenik eta behin, zesta-punta biziberritzeko proiektua azaltzeko bideo bat proiektatuko dute. Azkenik, zesta eskoletako umeak izango dira protagonista; partida batzuk jokatuko dituzte.
Ekitaldia herritar guztiei zabalik egingo da eta doakoa izango da. Gainera, antolatzaileek jakitera eman dutenez, ekitaldira joaten diren
6 eta 10 urte bitarteko umeei xistera bat eta pilota oparituko diete. “Opari hori egingo zaie, kirol mota honetan lehenengo urratsak eman ahal izateko.
Autobusak Mutrikutik eta Berriatuatik
Ekitaldira joateko autobusak antolatu dira Mutrikutik eta Berriatutik, bertoko zesta-punta eskolek antolatuta.
Mutrikuko
Danok Bat Pelotazale Elkarteko ordezkariek adierazi dutenez, autobusa hartzeko 09:15ean batuko dira, goiko biribilgunearen parean. Autobusez joan nahi duenak bihar [urtarrilak 8] izango du horretarako azken aukera. Izen ematea Miruaitz frontoiko tabernan egin daiteke edota Danok Bateko ordezkariekin harremanetan jarri, 615 75 09 60 telefono zenbakira deituta.
Berriatutik, ordea, 10:00etan irtengo du autobusak Urepeleko aurretik. Autobusean joan nahi duenak horretarako aukera baduela aurreratu dute zesta-punta eskolako arduradunek. Izena emateko honako telefono zenbakietara deitu daiteke: 663 87 58 40 eta 94-613 41 04.
EGITARAUA:
- 10:15: Harrera udaletxeko plazan (Goiko Portala) eta argazkiak udaletxeko balkoitik. Ostean, kalejira, frontoiraino, txistulari eta dantzariekin.
- 11:30: Ekitaldi nagusia Uni frontoian. Aurkezpenaren hasiera, Arantza Ugarte eta Jon Eskuderoren eskutik.
- Ostean: Patxi Jauregi Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidentearen hitzaldia; bideoaren proiekzioa, agintarien hitzaldiak, neska-mutilen zesta-punta erakustaldia, argazki erraldoia, bertsolariak eta zesta-punta partidak.