Talde donostiarrak
20:00etan eskainiko du emanaldia,
Santa Katalina komentuan. Taldeko kideek diotenez, Euskal Herrian genero hori lantzen duen talde euskaldun bakarra dira.
Emanaldia doakoa izango dela jakitera eman du Mutrikuko Udalak.
Taldeko kideak
2005. urtean elkartu ziren, Rhythm&Blues The Croppers taldea sortuz. Eta duela hiru urte sortu zuten The Upper Room taldea eta bikoteko edo laukoteko formatuan eskaintzen dituzte emanaldiak.
Bikoteko emanaldietan, Mikel San Josek (ahotsa) eta Iñaki Miguel (pianoa). Laukotean, ostera, Juan Carlos Caperochipi (bateria) eta Luciano Martin (baxua) gehitzen dira.
The Upper Room gospel taldeko bi kide. Argazkia: The Upper Room
Gospel estiloa «sakona, aberatsa eta sentimentala» bezala deskribatzen dute taldeko kideek. «Estilo horrek posible egiten digu blues, soul edo country estiloko abestiak uztartzea.
“Emanaldi arrakastatsuak”
Taldeak Euskal Herriko eta Espainiako hainbat kultur etxe, auditorio eta elizetan eskaini ditu emanaldiak eta guztiak «arrakastatsuak» izan direla diote. Horrez gain, hiru urtetan, hiru gospel zirkuitu ere egin dituzte. «Orain arte egindako guztiaren balorazio positiboa egiten dugu».
Taldekoek jakitera eman dutenez, hainbat musikariren jarraitzaileak dira eta horien eragina dauka euren musikak ere: Mahalia Jackson, Clara Ward, James Cleveland, Five Blind Boys Of Mississippi, Gospelairs, Elvis Presley eta Caravans.
Beraz, bihar, herritarrek askotan ikusteko aukera izaten ez duten musika saioa ikusteko eta entzuteko aukera izango dute.