Erkiagak kiniela gehien irabazi (
most wins), banakako txapela lortu (
Singles Champion) eta binakako txapelketan (
Doubles Frontcourt Champion) aurrelari onenaren titulua eroan du. Beraz, hiru lorpen horiekin,
Hiruko Koroa Ispasterko puntistarentzat izan da.
IƱaki Osa Goikoetxea izan da orain arte Miamiko (Ameriketako Estatu Batuak) Jai Alaiko erregea; haren
aurkari gogorrena Erkiaga izan zen. Baina puntista zumaiarrak duela urte bat jokatzeari utzi zion, eta orain, ispastertarrak hartu du haren lekua. “Badirudi, orain, Miamin, Erkiagaren aroa hasi dela”.
Azken denboraldian, Erkiagak 192 kiniela irabazi ditu. Eta bere atzetik, 44 kinielako aldeagaz,
Fernando Lejardi Ziortza-Bolibarko puntista geratu da (148 kiniela). Azken horrek, gainera,
puntista izateari utzi dio. Hirugarren Ricardo Ruiz
Ricky mexikarra geratu da, 145 kiniela irabazita, eta Angel Egea mexikarrak laugarren postua lortu du kinieletan (124 kiniela). Azkenik, bosgarren Joey Cisneros Tijuanako puntista geratu da, 122 garaipenegaz.
Aritz Erkiaga Ispasterko puntista. Argazkia: Bo Chambers.
Bakarkako txapelketari dagokionez, Erkiaga 16 partida irabazita lehen postuan geratu da. Ispastertarrarentzat, baina,
Igor Arrasate lekeitiarra eta
Lejardi “aurkari gogorrak” izan direla jakitera eman dute. “Horiek 14 garaipen eduki dituzte”.
Bikotekako txapelketan ere onena izan da. “Saio bakoitzean jokatutako kiniela garrantzitsuenetan 19 alditan aurkariak mendean hartu ditu”. Txapelketa horretan
Lejardi bigarren geratu da, 18 kiniela irabazita.
Aitzol Erkiaga Aritz Erkiagaren
anaia nagusia, ostera, hirugarren geratu da.
Beste alde batetik, Ricky-k atzelari onenaren titulua lortu du (23 kiniela); Cisnerosek eta Manu Ladutxek bigarren eta hirugarren postua eskuratu dute, hurrenez hurren.
Adituen esanetan, momentu honetan,
Erkiaga “puntista handiena” da. “Miamin bere jokatzeko era erakusteaz gain, espero dugu ispastertarrak 2016an beste frontoi batzuetan ere jokatu ahal izatea”.