Lea-Artibaiko eta Busturialdeko lau pilotarik parte hartu zuten
abenduaren 17tik 21era Acapulcon (Mexiko) jokatu zen 22 urtez azpikoen IX. Munduko Zesta-Punta Txapelketan. Guztira,
zortzi taldek parte hartu zuten txapelketan (Frantziako bi –A eta B–, Espainiako bi, Mexikoko bi, Filipinas eta Kuba), eta Frantziako bi taldeek lehen eta bigarren postuak eskuratu zituzten;
Espainiako lehen taldeak brontzea lortu zuen eta
bigarrena bosgarren geratu zen.
Bertoko puntistak, domina jasotzen IX. Munduko Zesta-Punta Txapelketan.
Espainiako pilotariek
Roberto Lekue Berriatuko zesta-punta eskolako arduraduna eduki zuten gidari. “Nire ustez,
emaitza txarra lortu dugu munduko txapelketan. Gure
asmoa lehen edo bigarren postua lortzea zen. Hirugarren postua lortu izana
porrota izan da niretzako”, gaineratu du Lekuek. Berriatuko zesta-punta eskolako arduradunagaz batera,
Cosme Agirre pilotari zumaiarra ere joan zen Acapulcora, Espainiako selekzioko ordezkari legez.
Julian Garcia eta
Xabier Asiain Espainiako Pilota Federazioko lehendakaria eta zuzendari teknikoa, hurrenez hurren, ere han izan ziren.
Orokorrean,
frantsesek “maila ona” erakutsi dutela azaldu du Lekuek. “Iaz absolutu mailan jokatu genuen, eta, horretan, urrea lortu genuen. Orain, baina, 22 urtez azpikoetako txapelketan,
pilotariak gazteagoak izan dira eta horretan frantsesak onagoak izan dira, bai atzelariak eta baita aurrelariak ere”.
22 urtez azpikoen IX. Munduko Zesta-Punta Txapelketaren aurkezpena, Acapulcon (Mexiko)
Sailkapen orokorra horrela geratu da:
Frantzia B (1)
, Frantzia A (2)
, Espainia A (3)
, Mexiko B (4)
, Espainia B (5)
, Filipinas (6)
, Mexiko A (7)
eta Cuba (8)
.
Mexikoko esperientzia hartuta, orain, aurten, gogotsu ekingo dietela aurreratu du Lekuek. “
Aurten bai, aurten
irabazi egingo dugu“.
IX. Munduko Zesta-Punta Txapelketako podiuma..