Cantera Deportiva kirol egunkariak urtero ematen du
Urrezko Baloia saria. Eta aurten, orain arte ez modura, Ondarroako Aurrera futbol taldeko
Julen Arufe eta Jon Etxaburu sari preziatua lortzeko
hautatu dituzte. Herritarrek, baina, bi jokalarien aldeko bozka eman ahal dute, SMS bidez. Horretarako, interesatuek ondoko pausuak jarraitu behar dituzte: mezua 25600 zenbakira bidali behar da (CANTERA [tartea] jokalariaren izena).
Bozketan parte hartzen duten guztien artean Athleticeko kamiseta bat zozkatuko du Cantera Deportivak.
Kontsultatu bozketaren oinarriak
Cantera Deportivaren webgunean.
Jon Etxaburu
Ibon Arufe.