Ondarrutar batek HITZAri jakin eragin dionez,
ustez galduta dabilen txakur bat agertu da bere ortuan. Herritarrak Lekeitio eta Ondarroa arteko
kostako bidean, hilerrira igotzeko bidegurutzearen parean, dauka ortua. Txakurra emea da eta gizakiekin oso ohituta dagoela dio ortuko arduradunak.
Horrez gain, duela gutxi kumeak eduki dituela ere susmatzen du herritarrak. “Titiak handituta ditu eta”.
Ustez galduta agertu den txakurra.
HITZA Ondarroako udaltzainekin jarri da harremanetan, baina txipa irakurtzeko gailurik ez dutenez, norbait txakurragatik galdezka joan arte itxaro beharko dela esan dute.
Txakurra aurkitu duenak, bestalde, bere ortu inguruko baserri edo lursail batekoa izan behar dela susmatzen du.
Inork txakurra ezagutzen badu, HITZAra deitu (94-684 44 36/607 49 01 67) eta ortuko arduradunarekin jarriko dugu kontaktuan.
Txakurra gizakiekin ohituta dagoela dio herritarrak.