3. postua, Munduko Zesta-Punta Txapelketan
Lea-Artibaiko eta Busturialdeko lau pilotarik parte hartu zuten abenduaren 17tik 21era Acapulcon (Mexiko) jokatu zen 22 urtez azpikoen IX. Munduko Zesta-Punta Txapelketan. Guztira, zortzi taldek parte hartu zuten txapelketan (Frantziako bi A eta B, Esp...
Espainiako pilotariek Roberto Lekue Berriatuko zesta-punta eskolako arduraduna eduki zuten gidari. «Nire ustez, emaitza txarra lortu dugu munduko txapelketan. Gure asmoa lehen edo bigarren postua lortzea zen. Hirugarren postua lortu izana porrota izan da niretzako», gaineratu du Lekuek.
Berriatuko zesta-punta eskolako arduradunagaz batera, Cosme Agirre pilotari zumaiarra ere joan zen Acapulcora, Espainiako selekzioko ordezkari legez. Julian Garcia eta Xabier Asiain Espainiako Pilota Federazioko lehendakaria eta zuzendari teknikoa, hurrenez hurren, ere han egon ziren.
Orokorrean, frantsesek «maila ona» erakutsi dutela azaldu du Lekuek. «Iaz absolutu mailan jokatu genuen, eta, horretan, urrea lortu genuen. Orain, baina, 22 urtez azpikoetako txapelketan, pilotariak gazteagoak izan dira eta horretan frantsesak onagoak izan dira, bai atzelariak eta baita aurrelariak ere».
Sailkapen orokorra horrela geratu zen: Frantzia B (1), Frantzia A (2), Espainia A (3), Mexiko B (4), Espainia B (5), Filipinas (6), Mexiko A (7) eta Cuba (8).
Mexikoko esperientzia kontuan hartuta, aurten, gogotsu ekingo dietela aurreratu du Berriatuko zesta-punta eskolako arduradunak. «Aurten bai, aurten irabazi egingo dugu», dio.