Berriatuan izan dira lehenak elkarretaratzea egiten. 30 lagun inguru elkartu dira, 18:30ean, udaletxe aurrean. Emakume taldeak deituta,
Emakumionganako indarkerixiai ein aurre! Nazkatute ga! lelopean herritarrek Gasteizko umearen hilketa gaitzetsi eta “aski da” esan dute.
Berriatuan egindako elkarretaratzea, emakume taldeak deituta.
Ondarroan ere “jendetza” bildu dela jakitera eman du udalak.
Ondarroan egindako elkarretaratzea. Argazkia: Ondarroako Udala.
Lekeition ere, Ondarroan egin modura, 19:00etan egin dute elkarretaratzea.
Lekeitioko elkarretaratzea.
Markina-Xemeinen 20:00etan egin dute protesta, Goiko Portalean.
Markina-Xemeingo elkarretaratzea.
Mutrikun, bestalde,
martitzenean egin zuten erasoa salatzeko agerraldia.