Neure bizkarra eta beste bide batzuk lana urte batzuk atzerago jaio zen, Oier Diaz arte egile ondarrutarra bere bizkarraren mugimenduez “maitemindu” zenean. “Eskalatzen nenbilen, eta lagunek bideoa grabatu zuten. Neure bizkarraren mugimenduek harritu egin ninduten».
Diazek azaldu duenez, bere bizkarra objektu lez ikusi ahal izan zuen. «Nire artearen eta ariketa fisikoaren artean lotura zegoela konturatu nintzen eta hortik tira eginez sortzen hasi nintzen”.
Diaz, erakusketaren inaugurazioan performacea egiten. Argazkia: Turrune
Paperean marrazkiak egin eta gero, estrukturak eraiki zituen. Eta hain justu, artearen eta ariketa fisikoaren arteko elkarrizketa hori ikusi ahal da
otsailaren 21era arte Basauriko Arizko Dorretxean ikusgai dagoen ondarrutarraren erakusketan.
Ikuslearengan eraginez
Erakusketa joan den barikuan inauguratu zuen Diazek, eta performace bat ere egin zuen.
Erakusketak marrazkiak eta 40 estruktura baino gehiago biltzen ditu. “Proiekzioak ere badaude. Horietan bizkarraren formak ikusi ahal dira; tailerrean lanean ari nintzenean nola sortzen nuen ere ikusi ahal da”.
Ikuslearengan eragiteko asmoz, elementu horiek guztiak erakusketan elkartu nahi izan ditu. “Pieza asko eta asko elkartu ditut, baina ordena baten barruan daude kokatuta; elementuak ez dira objektu eskultore askeak bezala ikusi behar”.
Oier Diaz Aranzeta, berak sortutako obra bat atzean duela. Argazkia: Vimeo