Kontxu Odriozola aktorea hil da
Euskal aktorea 70 urtegaz hil da gaur [otsailak 5]. Eneko Olasagasti antzerki zuzendariak txio baten bitartez eman du Odriozolaren (Azpeitia, 1945) heriotzaren berri. Aktore azpeitiarra antzerkian eta zineman aritu bazen ere, ETBko hainbat telesailetan parte hartu izanagatik izan da ezaguna. Eta horien artean, ETB-1eko Goenkale telesailean Maria Luisaren papera egiteagatik.
Lea-Artibain eta Mutrikun, esaterako, Goenkalek jarraitzaile fidelak izan ditu urte luzez.
Kasualitatea bada ere, Maria Luisa pertsonaia otsailaren 5ean ‘hil’ zen 2008an Goenkalen.