Martxoaren 6an ospatuko da 27. Lilatoia Donostiako Boulevardean. Eta horretan parte hartzeko herritarrek izena emateko aukera daukate. Aurten, gainera, iaz baino emakume gehiagok parte hartzea espero dute antolatzaileek; 4.000 korrikalarik parte hartu zuten iaz, eta aurten, 5.000 korrikalari biltzea dute helburu. Iaz, gainera, 300 emakumek patinekin egin zuten lasterketa.
Izena emateko azken eguna otsailaren 25a bada ere, antolatzaileek ahalik eta arinen izena emateko gomendioa eman dute. “Animatu eta eman izena, ez utzi azken momentura arte. Iaz epe muga baino 15 egun arinago agortu ziren dortsalak”.
Horrez gain, HITZAk ere bere taldea edukiko du Lilatoian.
Parte hartzaileak hiru mailatan sailkatuko dira: junior (14-25 urte), senior (26-45 urte), beteranoak (46-59) eta 60+ (60 urtetik gorakoak).
26. Lilatoia lasterketa. Argazkia: Lilatoia
Izena emateko, herritarrek Kirol Probak webgunean sartu behar dute. “Erregistratuta bazaude, Lilatoia lasterketan izena ematea nahiko izango da. Ez bazaude erregistratuta, bi aukera dituzu: erregistratu edo erregistroa duen beste pertsona baten bidez izena eman”. Taldeen kasuan, esaterako, azken aukera hori gomendatzen dute antolatzaileek. Alegia, guztiek taldekide baten izenean izena ematea.
Lasterketak bost kilometroko ibilbidea edukiko du eta 10:00etan hasiko da. Aurretik, 09:30ean, beroketa saioa egingo dute, (aero zumba), Boulervadeko kioskoan. Kontsigna zerbitzua 08:130etik 11:30era egongo da zabalik, Gipuzkoa Plazan.
Behin proba egin eta gero, 12:00etan, kalejira egingo da, batukadarekin.
26. Lilatoia, Donostian. Argazkia: Lilatoia.
Beste alde batetik, antolatzaileek jakitera eman dute aurten argazki lehiaketa egingo dela, Facebook bidez. “Gure orrialdean argazki atsegin dut gehien jasotzen duten hiru argazki sarituko dira. Irabazlearen argazkia datorren urteko lasterketako kartelean agertuko da”.
Lea-Artibaitik autobusak
Iaz modura, aurten ere Lea-Artibaitik lasterketara joateko autobusak antolatu dituzte. Munitibarren, esaterako, autobusa ipiniko dutela iragarri dute. Dena dela, izena ematen duten herritarren kopuruaren arabera baldintzatuta egongo dela jakitera eman dute udal ordezkariek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.