Poz-pozik. Horrelantxerik geratu dira Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrak Ondarroan
Cabaret Chihuahua antzerki musikatuaren bi saio eskaini eta gero. Eta euren taldekideak ere sentsazio beragaz geratu direla jakitera eman dute.
Cabaret Chihuahua hainbat herritan bira egiten badabil ere,
Ondarroako bi hitzorduak “bereziak” zirela aitortu dute bai Marurik eta baita Alegriak ere.
Cabaret Chihuahua Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean egon den bitartean ere, Lea-Artibaiko herritarren artean arrakasta handia eduki du ikuskizunak. Eta ondarrutarren kasuan zer esanik ez. Asko eta asko izan dira Bilbora behin, edo behin baino gehiagotan, emanaldia ikustera joan direnak.
Oraingoan, baina,
Cabaret Chihuahua Ondarroara etorri da. Eta domekan [otsailak 7] eta astelehenean [otsailak 8] Beikozinin eskainitako
bi saioak mundialak izan direla gaineratu dute Marurik eta Alegriak. “Sarrerak erosteko ilara handiak egin ziren, eta emanaldiaren egunetan ere, berdin. Hasiera-hasieratik
publikoak dena eman du eta hori nabaritu egiten genuen”.
‘Cabaret Chihuahua’-ko aktore taldea, Ondarroako Beikozinin.
Publikoa hasieratik komedian sartu izana eskertu dute bi aktoreek. “Guztiak zeuden desiratzen Cabaret Chihuahua herrian ikusteko, eta emaitza ikusita, gu
poz-pozik geratu gara”, esan dute biek.
Maruriren kasuan,
estreinako aldia zen bere
herrian antzezten zuena.
” Oso-oso esperientzia ona izan da”. Hasiera baten
urduritasun puntua ere eduki zuela gaineratu du. “Emanaldi asko eskaini baditugu ere, hasieran, nire herri zelako, urduri nengoen. Baina publikoaren erantzuna ikusita, emanaldiak aurrera egin ahala lasaitzen joan naiz”.
Bi egunetan adin guztietako ikuslegoa eduki dutela azpimarratu du Alegriak. “Denetarik zegoen, eta guztiak pozik”.
A
ktore talde guztia, gainera,
Ondarroan aritzeko irrikaz zegoela azaldu du Alegriak. “Ondarrutarrengandik edukitako arreragatik, guztiek nahi zuten Ondarroan antzeztu. Maitasun berezi bat hartu diete ondarrutarrei”.
Bi aktoreek herritarrei eta aldi berean Beikozineko arduradunei
eskerrak eman nahi izan dizkiete. “Herriak, eta oro har, herritarrek, ardura handia hartu dute, bai sarrerak hartzerakoan eta baita ere emanaldiaren egunean ere leku onena hartzeko. Eta hori eskertu egin behar da”.