Berriatuko musikariek Galdakao-Usansoloko ospitalean eman beharreko saioa atzeratu egin da
Doinuaren harmoniaz bihotzak poztuz lelopean, Berriatuko Tarine udal musika eskolako talde batek Galdakao-Usansoloko ospitalean saio bat eskaintzeko asmoa zuten bihar [otsailak 12], baina gorabehera batzuk tarteko, hitzordua atzeratu egin dute. Guztira bi saio eskaini behar zituzten ospitalean: dialisi gelan eta onkologia gelan. Saio bakoitzak ordu erdi inguru iraungo duela aurreratu dute Tarineko ordezkariek.
Zehatz esateko, flauta eta akordeoi joleak izango ziren saioak eskainiko dituztenak.
Ekintza Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatuta dago. Izan ere, elkarteak hitzarmena dauka eginda Galdakao-Usansoloko ospitalagaz.
Ekintzagaz, Tarinekoek musikaren laguntzagaz ospitalean daudenen “bihotzak poztu” nahi dituzte.
Aurten, gainera, laugarren urtez jarraian egingo dute ekintza hau Tarineko musikariek.