Askoa Etxebarrieta La Pulgak barikuan [otsailak 12] eskainiko du manaldia, 20:00etan, Txalaparta okindegi-kafetegian. Doako ikuskizuna izango da.
Etxebarrieta gasteiztarra da eta txiki-txikitatik gustatu izan zaio artea eta dantza. Ballet klasikoan hasi zen, eta hortik garaikidera jauzi egin zuen. Behin, baina, Gasteizen, flamenko ikuskizun bat ikusi eta maitemindu egin zela dio Etxebarrietak. “Dena utzi eta Granadara joan nitzen flamenkoa ikastera. Han 4 urte eman nituen eta gero Sevillara joan nintzen”.
Askoa Etxebarrieta La Pulga. Argazkia: Amaia Gartzia.
Flamenkoa, dantzatzeaz gain, energia bidez ere helarazi egin behar dela dio; norberak barneratu gero ikuslegoari emateko. Bere emanaldiak ikusi izan dutenek, esaterako, “energiaz betetakoak” direla diote.
Flamenko ikuskizunak eskaintzen baditu ere, euskal kultura ere uztartzen du bere emanaldietan. Horrela, 2011n, esaterako, txalaparta eta flamenkoa uztartzen zituen ikuskizun bat estreinatu zuen.
Ez zaio gustatzen bere emanaldiak flamenko estilo batekin definitzea. “Nire filosofia da norbanako bakoitzak egiten duena bizi eta sentitu egin behar duela, eta besteei hori eskaini. Nik hori egiten dut”.
Gaur egun, gainera, flamenko irakaslea da, Gasteizen.