Gure kabuz ala hil dokumentala proiektatu eta ostean solasaldia egongo da Mutrikuko Gaztetxean, otsailaren 14an, 18:00etan. Ekintza Mutrikuko Gazte Asanbladak antolatuta dago.
Dokumentalak, besteak beste, Euskal Herriko gazteen egoera, prekarietatea, frustrazioa, etsipena eta konformismoa jorratzen ditu. Horren guztiaren aurrean, alternatibak bilatzeaz berba egiten da ikus-entzunezkoan.
Proiekzioa egin eta gero, solasaldia egingo da, gaztetxean.