Danok Bat elkarteko puntista gazte mutrikuarra Ameriketako Estatu Batuetako
Miamira joango da laster jokatzera. Eta Mutrikuko Danok Bat elkarteak
agur ekitaldia egin nahi izan dio Goenagari. Hain zuzen, agur ekitaldia
zapatuan [otsailak 13] egingo diote,
22:00etan,
Miruaitz frontoian.
Ekitaldia “umila” izango dela aurreratu dute Danok Bat elkarteko kideek. “Partiduak egongo dira, eta opariak ere emango dizkiogu Goenagari”. Azken finean, herriko puntistari agur esan nahi izan diotela jakitera eman dute. “Miamira joaten denean gurekin gogoratzeko ekitaldia egin nahi diogu”.
Goenagarekin harro daude Danok Bateko kideak. Horregatik,
ekitaldi xume bezain osoa prestatu diote herritarrari.
Txikien kinielekin hasiko da ekitaldia. Ondoren, Goenagak eta Aitor Andonegik Andoni Laloo eta Thibault Basqueren arteko pilota partidua ikusi ahalko dute herritarrek; 30era jokatuko dute. Goenaga eta Andonegiren aurkariak ez dira nolanahikoak izango, izan ere, Laloo eta Basque munduko txapeldunak dira 22 urtez azpikoetan.
Behin patida jokatu eta gero, oparien eta bestelako agur ekintzen txanda izango da.
Ekitaldia doan izango da eta elkarteko kideek herritarrei Miruaitzera gerturatzeko dei egin nahi izan diete.
Irakurri JON GOENAGARI egindako ELKARRIZKETA