Mutrikuko Udalak antolatuta, Musika Hilabetea izeneko jardunaldiak hasiko dira zapatuan [otsailak 20]. Sotto Voce taldeak Santa Katalina komentuan eskainiko duen emanaldiarekin hasi eta
Mutrikuko Musika Bandaren emanaldiarekin itxiko dira jardunaldiak. Guztira,
bost saio izango dira, guztiak zapatuetan.
Sotto Voce ekitaldiak girotzeko harizko instrumentu talde profesionala da. Nahiz eta euren jarduna enpresen ekitaldi eta beste hainbat ospakizun girotzera zuzenduta egon, herrietan ere eskaini izan dituzte kontzertuak.
Mutrikun, esaterako, Hari kantariak programa eskainiko dute. “Musika estilo eta garai desberdinen arteko bidaia egingo dugu eta, bertan, ahotserako egindako piezak joko ditugu; Ave Maria-tik hasi eta boleroak, Napolitanak eta tangoak ere eskainiko ditugu”.
Oro har, Mutrikuko emanaldia “atsegina” izango dela aurreratu dute musikariek.
Sotto Voce laukotea