Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta, Angel Mariezkurrena eta Aitor Ibarra ‘Jalisco’ eta Francisco Santxotena musikariekin egin da kantu bazkaria gaur [otsailak 20], Ondarroako Arrigorri ostatuan. Estreinako egin da ekintza eta antolatzaileak “gustura” geratu direla esan dute.
Bazkarian, esaterako, 70 lagunek parte hartu dute. “Giro ona egon da eta pozik gaude”.
Bazkaria 14:30ean hasi bada ere, aurretik, goizez, herriko kaleak girotzen ibili dira parte hartzaileak.
Ekimenari dagokionez, datorren urtean ere antzeko ekimena egiteko asmoa agertu dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.