PERUrEKIN gobernuz kanpoko erakundeak
zabalik dauka
bigarren eskuko azoka solidarioa Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Orain arte ez modura, oraingo azokan, materiala eramateaz gain, herritarrek
astegunean ere erosi ahalko dute. “Orain arte, astelehenetik barikura materiala biltzen genuen. Gero, zapatuan eta domekan, saltzen jartzen genituen bildutako gauzak”.
Orain, aldiz, dena batera egitea pentsatu dute. “Materiala biltzen gauden bitartean, astegunean, herritarren bat etortzen bada eta zer edo zer erosi nahi badu, saldu egingo diogu”.
Ordutegia ondokoa da: astelehenetik barikura, 19:00etatik 21:00etara; zapatuan 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era; domekan, 10:30etik 14:30era.
Herritarrei, azoka solidarioan parte hartzeko deia egiteaz gain,
materiala eramateko gonbitea ere egin nahi izan diete gobernuz kanpoko erakundeko kideek. “Etxean duten eta erabiltzen ez dutena ekarri ahal dute:
liburuak, jolasak, etxeko tresnak, arropak eta bestelako bitxikeriak“.
Perurekin elkartearen azoka solidarioko materiala.
Hori bai,
eramaten dutena modu onean egotea eskatzen dute. “Ez dezatela ekarri apurtutako gauzak, horiek ez dute inorentzat balio eta”.
PERUrEKIN elkarteak
urtean bi azoka solidario egiten ditu, udaberrian eta neguan. Eta horietan biltzen duten dirua Perura bidaltzen dute, han bestelako proiektuak bultzatu ahal izateko.