Berriatuko Tarine udal musika eskolatik, hasiera baten bi ikaslek parte hartu behar bazuten ere, azkenean, ikasle bakarrak parte hartu zuen jaialdian:
Ekain Alvarez.
Ekain Alvarez, Andoainen, domina eta diplomagaz.
Berriatuko Tarineko ikaslea bada ere, izatez, Markina-Xemeindarra da Alvarez, eta zazpi urte ditu. Estreinako parte hartu du jaialdian. “Asko gustatu zait jaialdia. Ez nuen espero horrenbeste jende egotea”. Gainera, Alvarezek, isatsdun pianoa estreinako jo du. “Uste nuen teklak gogorragoak izango zituela, baina ez, bigunak zituen”.
Ondarroako ikasleak.
Alvarezen modura,
Ondarroako Unanue musika eskolatik ere hainbat ikaslek parte hartu zuten Andoaingo jaialdian. “Lan ona egin ostean, emaitza onak eskuratu dituzte gure artistek”, esan dute musika eskolako ordezkariek.
Ondarroako Unanue musika eskoltik jaialdira joandako ikasleak, Eli Andrinua irakasleagaz.