Katixa Agirrerekin solasaldia egingo da Ondarroan
Orrigorri ekimen literarioaren baitan, Agirrek Atertu arte itxaron liburuaren inguruan berba egingo du, Arrigorri ostatuan, 11:30ean.
Herritarrek, orain arte egindako solasaldietan egin modura, idazleari zuzenean galderak egiteko aukera edukiko dute.
Duela bi aste, adibidez, Harkaitz Canorekin solasaldia egin zuten. Horretan, Beti oporretan liburuaren inguruan aritu ziren. Urtarrilaren 31n, Orrigorri ekimen literarioari hasiera emanez, Gotzon Barandiaranek bere lehen eleberriari buruz berba egin zuen: Errotik.
Ekainaren 5era bitartean, Orrigorrik hainbat euskal idazle ekarriko ditu Ondarroara.