Bariku iluntzean hasi eta domeka iluntzera arte,
hemeretzi irratsaio entzun ahalko dira Radixu Irratian (105.5 FM). Radixuak aurten 25 urte bete dituela eta, 48 orduko irratsaioak berezitasunak ere edukiko ditu. Eta egunerokoan modura, sarearen bidez ere entzun ahalko da.
Zapatuan, 12:00etatik 14:00etara, irratsaio berezia eskainiko dute Radixu Irratiko kideek. Horretan, Radixu Irratiaren historian parte hartu duten herritar batzuk euren oroitzapenak eta bizipenak gogora ekarriko dituzte.
Komunikabide ezberdinak
Beraz, 48 ordutan, gaur egungo irratsaioez gain, zapatuan egingo den irratsaio berezi horrek dagoeneko desagertuta dauden baina Radixu Irratiaren parte direnen
ahotsak entzuteko aukera egongo da.
Horrez gain, irratsaio berezi horretan baita ere, 25 urtetan
Ondarroan existitu izan diren komunikabide ezberdinei ere errapasoa egingo diete.
EGITARAUA
OTSAILAK 26, BARIKUA
- 20:00-21:00. Binilo artin galdute.
- 21:00-23:00. Toleta apurtu.
- 23:00-03:00. Kritikal blues.
OTSAILAK 27, ZAPATUA
- 03:00-05:00. OST
- 05:00-09:00. Ondarruko hooligansak.
- 09:00-12:00. Terranobako salau.
- 12:00-14:00. Irratsaio berezia.
- 14:00-16:00. Zapato Azule (2015).
- 16:00-18:00. Sputnik ole.
- 18:00-20:00. KBB.
- 20:00-22:00. The Adicts
- 22:00-01:00. Hilbehera+SDR
OTSAILAK 28, DOMEKA
- 01:00-03:00. Autobus gratix al sanatorio.
- 05:00-11:00. Azken mohikanoak.
- 11:00-13:00. Ein daigun bidi.
- 13:00-14:00. Lorituk FM.
- 14:00-16:00. Naranja azule.
- 16:00-18:00. Time to roots.
- 18:00-20:00. Erozemat.