Herri dinamikako bozeramaileak erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria herritik bultzatu behar dela azpimarratu du Lekeition. Horrez gain, 2018. urtea galdeketak egiteko helmuga dela gogorazi eta beste hainbat herritan dituzten zailtasunak eta zailtasun horiei aurre egiteko egiten ari diren ekintzen berri ere eman du.
Solasaldia Barandiaran aretoan egin da, Lekeitioko Gure Esku Dagok antolatuta, eta 30 lagun inguruk parte hartu dute.
Nikolas, herritarrei hainbat argibide ematen, Barandiaran aretoan.
30 lagun inguru bildu dira.
Zelai Nikolas, Gure Esku Dago herri dinamikaren bozeramailea.