Udalak eta udal liburutegiak antolatuta, Berriatuko I. Ipuin eta Marrazki Lehiaketa abian da. Lehiaketan
8 urtetik aurrerako herritarrek parte hartu ahal dute. Egitasmoaren helburua
herriko pertsonai ezagun eta historikoen inguruko ipuinak sortzea eta literatur sorkuntzari bidea zabaltzea da. Lehiaketa aurten estreinako egingo bada ere, urteetako ibilbidea izatea nahiko lukete antolatzaileek.
Ondoko
beste helburuak ere baditu lehiaketak: herritarren artean idazle zaletasuna sustatzea, literatur eta marrazketa diziplinak herritarrengan bultzatzea, herriko pertsonaien inguruko jakintza eta ezagutza bultzatzea eta liburutegira herritarrak gerturatzea.
Parte hartzaileak
hiru mailatan banatuko direla jakitera eman dute: 8-12 urte bitartekoak (marrazkiak edo ipuinak), 12-18 urte bitartekoak (ipuina) eta 18 urtetik gorakoak (ipuina).

Berriatuko I. Ipuin eta Marrazki Lehiaketa.
Lehenengo lehiaketan,
gaia Kaxero Gaupasero herriko jaietako pertsonaia da. “Urteak dira Kasero Gaupasero pertsonaia herrian daukagula, baina pertsonaiaren historia ez daukagu. Beraz, herritarrak pertsonaia horren istorioa asmatzera animatzen ditugu”, azaldu du Jon Arriola Berriatuko alkateak. Beraz, lehiaketa hau irabazten duen herritarraren istorioa, Kasero Gaupaseroren historia ofizial bilakatuko da.
Lanaren luzerari dagokionez, onako baldintzak ezarri dituzte: idazlanak
DIN A-4 orrialde tamainan aurkeztu beharko dira,
Times New Roman 12 letra estilo eta tamainan, eta lerroartea 1,5ekoa izango beharko da. 8-12 urte bitartekoek gehienez ere 2 orri aurkeztu ahalko dituzte, 12-18 urte bitartekoek 4 orri, eta 18tik gorakoek 5 orrialde.
Marrazkien ezaugarriak ere zehaztu dituzte: DIN A-3 tamainako edozein euskarri erabili daiteke; marrazkia egiteko materiala ere edozein izan ahal da.
Hizkuntzari dagokionez, lan guztiak euskaraz izan beharko dira (berriatuarrez, bizkaieraz edo euskara batuaz).
Lanak aurkezteko epea
Apirialren 25etik 29ra aurkeztu beharko dira, liburutegian. Ordutegia: astelehenetik barikura, 17:00etatik 20:00etara.
Aurkezteko modua: lan bakoitzaren egileak bere izena eta abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztu beharko ditu. Adin txikikoen kasuan, gurasoen datuak eta euren telefonoa ere jarri beharko dira.
Lehiaketara aurkezten diren ipuin eta marrazki guztiak udal liburutegian ikusgai egongo dira maiatzaren 6tik aurrera, eta guztiak gordeko dira.
Epaimahaia
Epaimahaia Berriatuko Udaleko zinegotzi batek, liburutegiko arduradunak eta beste hiru herritarrek osatuko dute. Sari banaketa, aldiz, maiatzaren 6an egingo da, Kaxero Gaupasero herrira iritsi eta txupinazoa bota ostean, udaletxeko balkoian.
Sariak
- 8-12 urte bitarteko irabazleari: 30 euroko erosketa txartela, umeen denda baten gastatzeko.
- 12-18 urteko irabazlearentzat: 40 euroko erosketa txartela eta 50 euro.
- 18 urtetik aurrerako irabazlearentzat: 50 euroko erosketa txartela liburuak erosteko eta 70 euro.