Beste behin ere, Bilboko Pabellon 6 Arte Eszenikoen Laborategiak Teatro Breve jardunaldiak egingo ditu,
martxoaren 25etik apirilaren 24ra. Horretan, Ainhoa Etxebarria ondarrutarrak parte hartuko du,
Los incoscientes antzezlanagaz. Guztira, jardunaldiek 14 antzezlan ikusteko aukera eskainiko dute. Guztiak Pabellon 6-ek Bilboko Deustuko Erriberan duen espazioko gune desberdinetan egingo dira.
Obra bakoitzak
gehienez 20 minutu eta gutxienez 10 iraungo ditu. Eta hain zuzen ere, hori da jardunaldietan parte hartzeko baldintzetako bat. Hainbat obra aurkeztu badira ere, Pabellon 6-ek aukeraketa bat egin du, eta hautatu diren obren artean dago ondarrutarrak parte hartzen duena.
Antzezlanak
euskaraz edota gazteleraz izango dira. “Beste baldintza bat da obra bakoitzean, gutxienez bi aktorek parte hartu behar dutela; bakarrizketak ez dira onartzen”, azaldu dute antolatzaileek. Gainera, jardunaldietara aurkezten diren obrak leku txikian egitekoak izan behar dira. “Argiztapen berezirik eta mikrofonorik ere ez da egongo”.
Aurtengoagaz, Pabellon 6-ek
laugarren urtez jarraian antolatzen ditu aipatu jardunaldiak.
Obra guztien artean
bost sari banatuko dituzte: Kriselu Saria (epaimahaiak emango du), sari berezia, antzezpen onenari saria (
500 euroko bi sari emango ditu epaimahaiak) eta publikoaren saria (publikoak puntuatu egingo ditu obrak, 1etik 15era).
Hona hemen
obra guztiak, eta aktore eta zuzendariak:
- LOS INCONSCIENTES
- Aktoreak: Sherezade Arenas, Ainhoa Etxebarria e Iker Legarda
- Zuzendaria eta testua: Emilio Encabo
- Ordutegia: apirilak 1 (Ambigu gunean), 20:00etan, 21:00etan eta 22:00etan; apirilak 8 (Ur artea gunean), 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan; apirilak 9 (Ur artea), 19:00etan, 20:00etan, 21:00etan eta 22:00etan; apirilak 10 (Ur artea), 19:00etan, 20:00etan, eta 21:00etan.
- EL DIABLO DEL TEATRO
- Aktoreak: Iñaki Urrutia eta Leire Orbe
- Zuzendaria eta testua: Braulio Cortes Diaz
- EL PRIMER TREN QUE SALGA
- Aktoreak: Josu Angulo Anthonisen eta Alejandro de la Peña
- Zuzendaria eta testua: David Caiña
- I´M A REAL ARTIST
- Aktoreak: Ainara Sagues, Ander Basaldua, Araceli Angulo (Aratxo) eta Gaizka Chamizo
- Zuzendaria: Saioa Iribarren
- Testua: Creación colectiva
- LAGUNIK ONENA
- Aktoreak: Leire Lopez de Pueyo eta Tania Fornieles
- Testua: Arantxa Iturbe
- MUERTE SÚBITA
- Aktoreak: Mercedes Lur eta Sonia Villamor
- Zuzendaria eta testua: Yolanda Garcia Serrano
- NEOPRENO
- Aktoreak: Leire Olaran eta Jone Garcia
- Zuzendaria: Ernesto Ruenes
- Testua: ¡KATASTROFEN! Teatro
- UN HOMBRE APUNTA A OTRO HOMBRE CON UNA PISTOLA
- Aktoreak:Adrian Garcia de los Ojos eta Erik Leal
- Zuzendaria: Aitor Borobia
- Testua: Erik Leal
- UN PEQUEÑO PASO PARA EL HOMBRE
- Aktoreak: Aitor Borobia eta Nerea Elizalde
- Zuzendaria: Getari Etxegarai
- Testua: Mikel Fernandino
- UNA ÚLTIMA ENTREVISTA
- Aktoreak: Arantzazu Sanz Fika eta Javier Liñera
- Zuzendaria: Juana Lor
- Testua: Miren Sanz Fika
- VIRTUAL
- Aktoreak: Miguel Munarriz eta Marta Juaniz
- Zuzendaria eta testua: Miguel Munarriz