Joan den asteko eguenean, Lekeitioko ikasleek deituta, LOMCEren aurkako mobilizazioak egin zituzte Lekeition. Goizean giza katea egitekoak baziren ere, arazo batzuk tarteko ekintza hori bertan behera utzi zutela jakitera eman dute ikasleek. Horren ordez, baina, argazki erraldoia atera zuten; 150 ikasle inguruk parte hartu zutela esan dute.
Arratsaldean, ostera, elkarretaratzea egin zuten. “Ekintza hori ere oso jendetsua izan zen; 120 herritar inguruk parte hartu zuten”.
Egindako ekintzen balorazio positiboa egin dute ikasleek. “Gure helburua lortzeko bidean, herritar guztion elkarlana ezinbestekoa dela uste dugu”. Bide beretik, herritarrei “inposatu gabeko hezkuntza” eraikitzeko bidean lanean jarraitzeko deia egin nahi izan diete ikasleek.
Elkarretaratzea, eskolapean.
Ikasleak, argazki erraldoian.