Artibai Mendigoizale Taldeak dataz aldatu behar izan du Markina-Markina ibilaldia
Artibai Mendigoizale Taldeak maiatzaren 15erako programatuta zeukan III. Markina-Markina Ibilaldi Neurtua atzeratu egingo da. Ibilbideak zeharkatzen duen Gorbeiako eta Urkiolako natura parkeetatik igarotzeko arazoak sortu zaizkio taldeari. Izan ere, mendigoizale taldeak aurtengo Markina-Markina iraupen luzeko martxa egiteko aukeratuta zeukan sasoian, sai zuria eta beste espezie batzuk habiak egiten dituzte, eta ezinezkoa da beraz, natura parkeetatik igarotzea.
Ibilbide neurtu luzea beraz, dataz aldatuko da, eta seguruenik, irailean egingo dela aurreratu dute antolatzaileek. Hala ere, momentu honetan aukerak aztertzen ari dira, eta beraz, data zehatza, aurrerago jakitera emango dutela azaldu dute.