2016ko
Peru Abarka Lehiaketak badauka irabazlea. Album lehiaketara aurkeztu diren hamalau lanetatik Patxi Zubizarretaren
Beroki Gorria aukeratu du epaimahaiak. 36ko gerran Southamptonera bialdu zituzten haurrak direla protagonistak aurreratu dute. “Guri lana zoragarria iruditu zaigu”, esan dute.
Epaimahaiaren esanetan,
tonu eta estilo oso aberatsean idatzita dago lan irabazlea. “Guztiona izan den historiaren zati bat kontatzen digu ume baten ikuspegitik, ezkutatuta edo ixilean pasatu diren gertaerak azalera ekarriz modu oso poetikoan. Zerua, arima, berokia, basoz edo antzeko espazioak denboran kokatu ditu, gaurkotasunez jantzi ditu. Narratzaileak erreferente gazteagoak eta zaharragoak ditu bidaide, bakoitzarekin irudikeria propioa sortuz”

Josune Baskaran Markina-Xemeingo Udaleko zinegotzia, Belen Lucas ilustratzailea, Leire Arano idazlea eta Mari Eli Ituarte epimahaikidea ‘Betiko atzo?’ lanaren aurkezpen ekitaldian.
Testua aukeratuta, ilustratzaileen txandari eman diote hasiera.
Ekainaren 25era arte zabalik egongo da ilustratzaileen lehiaketa, eta ilustratu beharko den narrazio-testua ilustratzaileen esku jarri dute
peruabarka.wordpress.com blogean. Bertan aurkitu daitezke bai eta behin-behineko itzulpena eta oinarriak ere.
Peru Abarka lehiaketako ilustratzaileen atala irabazten duenak
1.700 euroko saria eramango du, eta bere lana album formatuan euskaraz argitaratuko dute, Ibaizabal argitaletxearen eskutik.