Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
KirolaKultura

'Jai Alai Blues' dokumentala Markina-Xemeinera ekarriko dute asteburuan

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2016/04/28
Zesta-puntari buruzko Jai Alai Blues dokumentala ikusteko aukera egongo da asteburuan, Markina-Xemeinen. Bi aukera egongo dira, Gorka Bilbaok zuzendu eta Berde produkzioak ekoiztutako, filma ikusi ahal izateko. Lehenengo emanaldia, barikuan [apirilak 29] izango da, 19:00etan. Bigarrena, berriz, domekan [maiatzak 1], 18:00etan. Emanaldi biak Esperantza eraikinaren aretoan izango dira. Sarrerak frontoian edo Kareaga dendan lortu daitezke, 2 eurotan. Markina-Xemeingo kultur, kirol eta ingurumen ondare osoa balioan jarri eta ezagutzera emateko sortu den Turismo Mahaitik jaio den Zesta Puntaren Lagunak lantaldeak antolatu du emanaldia. Markina-Xemein ezagutzera emateko alor ezberdinak ikutzen hasi zen Turismo Mahaia, euretako bat frontoia, eta Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitatea bezala ezagutzen denak, jorraketa berezi edo propio bat behar zuela erabaki zuten. Hori dela eta, lantalde bat osatu eta ideia ezberdinak lantzen eta ekitaldiak antolatzen hasi dira. Elkarrizketak pilotariei “Zesta-punta eta frontoia markina-xemeindarren ondare dira, markina-xemeindarrentzat zeresan handia duen ogibide bat, kirol bat eta askoz gehiago da”, diote. Horrela, ondare bat izanik, jaso egin behar dela ikusi dute, eta jasotze lan horretan pilotari izandakoei elkarrizketak egiten dabiltza, “euren esperientzia eta bizipenak jasotzeko”.
Antonio Mendizabal pilotari ohia eta Miguel Angel Bilbao elkarrizketan, Pilotaren Unibertsitatean. Argazkia: Josu Arrate/Txorixe Bideoak

Antonio Mendizabal pilotari ohia eta Miguel Angel Bilbao elkarrizketan, Pilotaren Unibertsitatean. Argazkia: Josu Arrate/Txorixe Bideoak

Hamar pilotari elkarrizketatu dituzte jada. Euren artean daude, besteak beste, Juan Mari Bengoa Chino, Tomas Goiogana, Jabier Mentxaka, Antonio Mendizabal, Eujenio Barrenetxea, Javier Larrea, Jose Mari Zelaia eta Pedro Mari Barinagarrementeria.
“Zesta-punta zer izan den jaso nahi da, ezagutzera emateko. Herrira bisitan datozenak ere frontoiaren historiaz eta garrantziaz jabetu ahal izateko”, nabarmendu dute.
Bide batez dokumentazioa ere jasotzen hasi dira, argazkiak, aldizkariak eta kartelak, besteak beste. Horrez gain, ekitaldi ezberdinak antolatzen ari dira frontoiaren eta zesta-puntaren inguruan. Arbe eta Zabalaren agurra antolatu zuten esate baterako, bai eta  mahai inguru bat ere. Orain, Jai Alai Blues dokumentalaren emanaldia eskainiko dute. Pilotari gazteen topaketak Emanaldiagaz gainera, Markina-Xemein eta Mutrikuko Zesta-Punta eskoletako pilotarien arteko topaketak egongo dira zapatuan [apirilak 30], Pilotaren Unibertsitatean. 10:00etan hasita, kinielak eta partidak jokatuko dituzte eskola bietako pilotariek. Hasiberrietatik hasi eta goragoko mailetan dauden jokalarien erakustaldia ikusteko aukera egongo da. KINIELAK (15 tantora)
  1. Orkatz-Unax/Julen-Peru/Jokin-Erika/Lejardi-Kirmen/Aiert-Eritz/Unai-Oinatz/Aimar-Ekhi
  2. Osoitz-Alex/Asier-Gaizka/Unax Z.-Manex J./Markel-Amets/Jane-Eneritz
  3. Txomin-Alain/Arakis-Luken/Unax-Atain II/Manex-Manex A.
   

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.