Urtero modura, Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldia antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak
maiatzaren 1erako.
60 kilometroko luzera izango du ibilbideak, eta gutxi gorabehera
14 ordutan egiteko modukoa izango da. Ibilaldia
ia autosufizientzia osoan egin behar da. Artibai Mendi Taldeak ibilbide orri bat banatzen du irteeran eta gidari bat jartzen du ibilaldia 14 ordu inguruan egingo duena. Hortik gainerakoa norberaren kontura geratzen da.
Ibilbideak Artibai errekaren ur isurialdea jarraitzen du Ondarroa, Berriatua, Markina-Xemein, Ziortza- Bolibar eta Etxebarriko udalerriak inguratuz. Milloi, Lekoiz, Gontzugarai, Trabakua, Ixua eta San Migel mendateak igarotzen ditu, bai eta handiagoak diren Oiz (1026 m.), Urko ( 795 m.) eta Max-Kalamua ( 771 m.) mendi tontorrak ere. Bidean ez dela seinalerik egongo jakitera eman dute antolatzaileek.
Ibiltariak Ondarroa-Ondarroa ibilaldia egiten.
Ibilaldian parte hartzeko, ez da izenik eman behar, ez eta ezer ordaindu ere. Parte hartu nahi duenak
06:00etan puntuan,
Ondarroako Zaldupe futbol zelaian egon behar du, beste barik.
“Aukera dago ibilaldiaren lehenengo erdia egiteko, Trabakuara arte, edo bigarren erdia, Trabakuatik 13:30etan irtenda”, azaldu dute antolatzaileek.
Bestalde,
erretiratu nahi dutenek, Trabakuan, orduero, Bizkaibusa har dezakeela gogora ekarri dute, Ondarroara itzultzeko.
“Ibilaldi luze eta gogorra da, eta autosufizientzia maila handia eskatzen duena. Beraz, prestakuntza fisiko ona, ekipo egokia eta mendian eskarmentua behar dira”. Mendian federatuta egotea ere gomendagarria dela aitatu dute.
IBILBIDEA