Borroka Imaginarioen Irakurketa Feministari buruzko tailerra egingo da Lekeition
Lekeitioko Emakumea eta Berdintasuna batzordeak antolatuta, Borroka Imaginarioen irakurketa Feministari buruzko tailerra egongo da zapatuan [maiatzak 7], kultur etxean. Formatzaileak Arantza Santesteban Historian lizentziatua eta Zinema Dokumentalean diplomatua eta gaur egun Ipar Hegoa Fundazioan komunikazio lanetan dabilena eta feminismoan espezializatua dagoen Oihana Etxebarrieta izango dira.
Tailerra bi ordukoa izango da, 12:00etatik 14:00etara, eta genero ikuspegiari lotutako hainbat puntu jorratuko direla aurreratu dute antolatzaileek. “Hala nola, gaztazka politikoa Euska Herrian, Emakumea eta parte-hartze politikoa, imaginarioen eraikuntza, Euskal Herrian imaginarioaren sorrera eta garapena eta kasuen aztezketak”, zehaztu dute.