Ia 200 musikarik ostatu hartuko dute Markina-Xemeinen, asteburuan

Donostia 2016ren baitan antolatu duten EMUSIK, Musika Eskolen Europako Jaialdian parte hartuko duten musikariak Markina-Xemeinen egongo dira asteburuan. Bekobenta Eskola Publikoan eta Atxondo kiroldegian lo egingo dute Alemania eta Herrialde Katalanetatik etorriko diren ia 200 musikariek. Otorduak ere Bekobentako jantokian egingo dituzte, eta horren truke Alemaniatik datorren klarinete taldeak kontzertua eskainiko du eskolan.
Alemaniatik etorriko da Klarinete talde bat.

Alemaniatik etorriko da Klarinete talde bat.

Alemaniako taldeagaz gain, beste hiru izango dira Markina-Xemeinen ostatu hartuko duten taldeak. Bihar ailegatuko dira herrira eta domekara arte egongo dira bertan. Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, Emusik-en barruan, programazio zehatz bat daukate taldeek. Hala ere, herrian daudenean euren musika ezagutzera ematera gonbidatu dituzte. Beraz, baliteke, udalerrian bat-batean asmatutako saioren bat ere eskaintzea.