Poto Bertso Eskolak antolatuta,
I. Bertso Kopla Txapelketa egongo da, bihar [maiatzak 6] gauean, Galarrenan. Hamar bertsolari ariko dira kantuan, euretatik lau herrikoak izango dira.
Aissa Intxausti,
Aitor Ruiz,
Aitzol Goitia eta
Iraitz Bilbao bertsolari lekeitiarrak, Ispasterko
Gorka Madarieta, Etxebarriako
Lander Ibarluzea Aitxulua,
Jone Larrinaga mungiarra,
Txaber Altube AbadiƱokoa,
Malen Amenabar erdi larrabetzuar eta erdi azpeitiarra eta
Peru Vidal algortarra aterako dira Galarrenako agertokira.
22:00etan hasiko dira bertsotan, zein baino zein hobeto, txapela eskuratzeko.
Aissa Intxausti Aburruza bertsolari lekeitiarra.
Bertso Kopla Txapelketa, baina, ez da izango asteburu honetan Galarrenan lehiatuko den txapelketa bakarra. Abian da bai eta ere,
Mus Txapelketa.
Denetara
hiru asteburutan jokatuko da karta lehiaketa, eta asteburu hau izango da lehenengoa.
Partidak, zapatu arratsaldeetan jokatuko dira, 16:30etik aurrera, zortzi erregeetara.
Egitarau zabala
Herritar guztiei zuzenduta, era askotako aisialdi eta kultur ekimenez osatutako egitaraua eskaintzen ari da Galarrena, otsailetik. Egitarau zabal horregaz Galarrena taberna bat baino askoz gehiago dela berretsi nahi du Galarrena Elkarteak, eta herritarrentzat ateak zabal zabalik edukitzeaz gain, herriari ekarpen kultural, sozial zein politikoa egitea dituela helburu.