Lekeitioko kontzijopea rockzaleen bilgune izango da, beste behin ere, zapatu gauean [maiatzak 7]. Zuzeneko lau kontzertu biltzen dituen egitaraua prestatu du, oraingoan, Burrundada Lekeitioko rock taldeen elkarteak.
Nabil talde lekeitiarrak, Gernika-Lumo, Basauri eta Lekeitioko musikariekin osatutako
Atzekabe taldeak, Etxebarriko
Niketz taldeak eta
Kastañak zapalduko dute aurten,
Kontzijope Rock jaialdiko agertokia.
Musikak ez du etenik izango
22:00etatik aurrera. Atzekabe izango da udaletxe azpiko jaialdiko oholtzara ateratzen lehena, eta ondoren, Nabil eta Niketz irtengo dira rockzaleak gozaraztera. Azkenerako utzi dute aurtengo jaialdiko ezustekoa, Kastaña.
Kontzijope Rock jaialdiko kontzertua. Argazkia: Eneko Zuberogoitia
Lekeitioko kultur etxeko lokalean entsegatzen duten talde ezberdinetako musikari batzuk batu eta eratu dute Kastaña izeneko taldea. Jaialdirako elkartu dira espresuki, eta talde ezagunen bertsioak eskainiko dituztela aurreratu dute.
Kontzertuetako
sarrerak 3 euro balioko ditu, baina,
kontsumizio bat sartzen dela jakitera eman dute antolatzaileek. Sarrerak, kontzijopeko bertan atarian erosi ahalko dira.
Herriko musika taldeei plaza bat eskaintzeko asmoz sortu zen Kontzijope Rock orain dela hamabi urte, eta gaur egun, herriko rock mugimenduan murgiltzeko
ezinbesteko hitzordu bihurtu da.