The Owl Project, Nazca eta DJ Gdalf-en kontzertuak, Markina-Xemeingo Uhagonen
The Owl Project, Nazca eta DJ Gdalf taldeen kontzertua egongo da zapatuan [maiatzak 7], 21:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.
The Owl Project 2012. urtean Markina-Xemeingo garaje baten sortutako taldea da. Villa de Bilbao lehiaketako semifinalak eta LogroƱoko Actual jaialdiko Guerra de Bandas irabazi eta gero, bihar, rock elektroniko doinuekin Markina-Xemeinera ailegatuko dira.
Besteak beste, Maluta, Igali, Jai eta Hostoka lanekin osatutako obra aurkeztuko dute.; lau lan horiek obra bakar bat osatzen dute.
Beste alde batetik, Nazca talde bilbotarra 2015eko Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketako irabazlea da. Batean eta bestean kontzertuak eskaini eta gero, bihar rock doinuak oinarri dituen Fotograma en bpm diskoko abestiak eskainiko dituzte Markina-Xemeinen.
Sarrerak. Kontzertuak hasi aurretik eta ondoren, DJ Gdalf-ek jarriko du musika. Kontzerturako sarrerak salgai daude Uhagonen, 5 eurotan (bazkideentzat 3 euro).