Radixu Irratiak antolatuta, The Toasters Ameriketako Estatu Batuetako ska musika taldeak kontzertua eskainiko du domekan [maiatzak 8], 20:00etan, Ondarroako Beikozinin. Gainera, domekako kontzertua Euskal Herrian eskainiko duten bakarra izango da.
1981an New Yorken sortutako taldea da The Toasters, eta 35 urte daramatza agertokietan. 35.000 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte eta hainbat musikari ezagun aritu dira taldean: besteak beste, New York Ska Jazz Ensemble edota The Mighty Mighy Bosstoneseko musikariak.
Gaur egun zuzeneko «oso biziak» eskaintzen jarraitzen dutela diote adituek.
Sarrerak. Kontzerturako sarrerak aurretiaz salgai daude, 13 eurotan, Noyan eta Beikozinin. Internetez ere erosi ahal dira (
www.beikozini.eus); egunean bertan txarteldegian egongo dira salgai, 15 eurotan.