Lea-Artibain plazaratzen diren altxorretako batzuk taularatu zituzten Ondarroako
Kresalak,
Mendexako Dantzariak, Markina-Xemeingo
Zerutxuk eta Lekeitioko
Etorkizunak, zapatu gauean, Santi Brouard frontoian.
Saliña saliña,
Kaixarranka,
Mahai Gainekoa,
Andrazkoen Soka Dantza eta
Xemeingo Ezpata Dantzagaz gozatzeko aukera izan zuen Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako
Erroak ikuskizunean batu zen publiko zabalak.
Lekeitioko Etorkizuna dantza taldea Andrazkoen Soka Dantza dantzatzen zapatu gaueko Erroak ikuskizunean. Argazkia: Txebi Arriaga
Erroak ikuskizuna. Argazkia: Txebi Arriaga