Ondarroako eta Lekeitioko trainerillak emaitza onak lortu dituzte asteburuan Lekeition lehiatu diren Bizkaiko Trainerillen Ligako estropadetan.
3. eta 4. jardunaldiak jokatu dira zapatu arratsaldean eta domeka goizean Lekeitioko uretan.
Hogei trainerillak hartu zuten parte zapatuko estropadetan, eta Bermeo A eta Deustu A izan ziren 3. jardunaldiko senior eta gazte mailetako irabazleak hurrenez hurren.
Zapatuan Lekeitioko uretan lehiatu zen Bizkaiko Trainerillen Ligako 3. jardunaldia. Argazkia: Josu Arrate
Isuntza Arraun Taldeko hiru trainerilla atera ziren uretara.
Isuntza Bk 5. postua eskuratu zuten 15:56,66 denbora eginez,
Isuntza A-k 8. egin zuen 16:05,56 denboragaz eta 13. ailegatu zen helmugara
Isuntza C 16:47,59 denbora lortu zutelarik.
Ondarroako taldeari dagokionez, bi trainerillak hartu zuten parte senior mailako lehian.
Ondarru A 7. postuan geratu zen 15:59,54 denboragaz eta
Ondarru B 11. postuan 16:22,38 denboragaz.
Gazte mailan, Isuntzak, 8. postua eskuratu zuen 19:59.64 denboragaz.
Domekan, hobeto
Domekan jokatu zen 4. jardunaldian oraindik denbora hobeak lortu zituzten eskualdeko trainerillek.
Ondarru A nagusi izan zen senior mailako proba irabazita, bere atzetik geratu ziren, bigarren postuan
Isuntza A eta hirugarren
Ondarru B. 16:35, 21 denbora bikaina egin zuen Ondarru A trainerillak.
Trainerillak Lekeitioko uretan 3. jardunaldiko tanda bat burutzeko prest. Argazkia: Josu Arrate
Lehenengo hamarren artean geratu ziren bai eta Lekeitioko beste bi trainerillak ere.
Isuntza B-k 5. postua lortu zuen 17:27 denbora eginez, eta
Isuntza C-k 10. postua 18:02.82 denboragaz.
Isuntzako
gazteek, bestalde, 8. postua eskuratu zuten domekan, 20:39.16 denbora eginez. Deustu A trainerilla izan zen irabazlea 17:34.15 denboragaz.
Lekeitioko hurrengo hitzordua
ekainaren 11n eta 12an izango dela jakitera eman du Isuntza Arraun Elkarteak, Isuntzaren Asteburuaren baitan. Egun horretan, besteak beste, Isuntzaren ikurriƱa lehiatuko da.