Desfile solidarioa egingo dute gaur Lekeitioko Ikusgarrin
Donohue sindromea daukan Maialen Aulestiari laguntzeko desfile solidarioa egingo dute gaur [maiatzak 13], 20:00etan, Lekeitioko Ikusgarrin, Kitto merkatarien elkarteak antolatuta.
Aulestiarena Europako lehen kasua da. Eta Lekeitioko hainbat talde haren familiari laguntzeko prest agertu dira, tartean Kitto.
Desfilean herriko 30 denda baino gehiagok parte hartuko dute, eta biltzen den dirua Aulestiari laguntzeko erabiliko da.
Sarrerak salgai daude herriko dendetan, 3 eurotan.