Ekainaren 5eko jaialdia aurkeztuko du Mendexako Gure Esku Dagok maiatzaren 21ean
OIZpe saxo taldearen kontzertua antolatu du Mendexako Gure Esku Dagok maiatzaren 21erako. Emanaldia 19:30ean izango da, udaletxeko ganbaran. Horrekin batera, erabakitze eskubidearen aldeko taldeak antolatuta ekainaren 5ean egingo duen Adierazpen Eguna jaialdia aurkeztuko du.
Ekaineko jai hori “egun handia” izango dela iragarri dute mendexarrek. Besteak beste, Mendexako taldeen emanaldiak, trikitilariak, bertsoak eta herri bazkaria izango dira protagonista.
Zozketa, maiatzaren 15ean. Asteon, baina, “zozketa mundiala” egingo dutela iragarri dute. Domekan [maiatzak 15], informazio mahaia jarriko dute, plazan. Eta zozketa 13:00etan egingo dute.