Mikel Lertxundi artista berriatuarrak gaur eta bihar [maiatzak 13-14] egingo den Bilbao Art District arteen asteburuan parte hartuko du, artelan bat kalean ipinita.
Zehatz esateko, Lertxundik Toparri II izeneko eskultura ikusgai jarriko du Kale Nagusiak eta Diputazio kaleak bat egiten duten lekuan.
Gaur eta bihar, gainera, 19:00etan, bisita gidatuagaz bat eginez, Ianire de Andres dantzariak eskulturarekin elkarreraginean dantzan egingo du, Ianire Krutxaga musikariak biolina jotzen duen bitartean.
Mikel Lertxundiren Toparri II eskultura.